Hastapeneko formazio gida. 3. Saioa
Ikapp Drupal 7-n oinarrituriko CMS bat da baina hastapeneko formazio honetan ez da Drupal irakatsiko. Dena den, beharrezkoa ikusten dugunez, Drupal 7ko oinarrizko kontzeptu eta erabilera batzuk azaletik azalduko dira. Atal batzuk esplikaziorik gabe geratuko dira, ez dugulako Drupal 7ko funtzionamenduan sakonduko, beharrezkoak diren oinarrizko funtzionalitateetan bakarrik.
Proiektuaren helburua, Intraneteko atari bat eta ikastolaren webgunea, Ikapp aplikazioaren bidez garatu eta inplementatzeko beharrezkoa den prestakuntzan sakontzea da.
Lau orduko hirugarren saioan honako gaiak jorratuko dira:
Ariketak
Lehen Ariketa
- Edukiak partekatzeko botoia aldatu. (Tamaia, itxura edo nahi duzuna)
- Bideo bat inkrustatua duen oinarrizko orria sortu.
- Bideoa inkrustatua duen edukia, twitterren partekatzeko aukera dagoela ziurtatu.
Bigarren ariketa:
- Honako ezaugarriak dituen irudi estiloa sortu:
- Scale & crop erabili.
- 200X120 pixeleko tamainako irudiak erakus ditzala.
- Azken hiru irudi bildumen portadak dituen bista sortu eta atariko panelean jarri.
- Bistak sortu berri dugun irudi estiloa erabili behar du.
- Portada irudiak klikagarria izan behar dute bildumara joan ahal izateko.
- Hiru portadak bata bestearen ondoan agertu behar dira.
Hirugarren ariketa:
- Atarian jartzeko panel berria sortu. Panelak honako egitura izan behar du:
|
Laugarren ariketa:
- Aurretik sortutako eduki bat gaztelerara itzuli.
- Egutegia, webgunea gazteleraz dagoenean bakarrik ikusgai jarri.