Bistak
Iragazitako eta ordenaturiko elementu multzo bat erakusteko tresna da. Normalean azken hiru albisteak, azken 4 bildumen portadak... Horrelako gauzak egiteko erabiltzen da. Herraminta oso konplexua denez, azaleko azalpen bat baino ez dugu ikusiko.
Ikappen dauden modulu batzuk aurretik sortutako bistak eskaintzen dituzte. Bistak klonatu, esportatu edo inportatu daitezke. Ikappen dauden bista guztiak ikusteko administrariaren menuko egitura klikatu eta Bistak aukeratu. Aurretik sortuta dauden bista guztien zerrenda ikusteko honako esteka erabili: http://www.ikapp.info/node/128
Bista berria sortzeko + Bista berria gehitu aukeratu eta galdetegia bete.
- Bista izena: Sistema barrura begira bistak izango duen izena. Erabiltzaileek ez dute izen hau ikusiko.
- Azalpena: Hau aktibatuz, bistari azalpen testua jartzeko aukera egongo da.
- Erakutsi: Erakutsi nahi dena definitzen da. Arruntena edukia den arren, beste gauza batzuk ere erakusteko balio dezake, iruzkinak, fitxategiak edo erabiltzaileak adibidez.
- Motakoa: Erakutsi atalean aukeratutakoaren arabera aldatzen da. Hautatutakoa edukia bada, eduki motak agertuko dira.
- Etiketatua: Etiketa konkretu bat duen edukia filtratzeko.
- Sorted by: Ordena zertan oinarritu behar den adierazteko.
Bista sortzearekin batera, erlazionaturiko orria eta blokea sor daitezke Orria sortu eta Create block aktibatuz.
Orria Sortu: Hau egin ezkero, sortzen ari garen bistarekin oinarrizko web orri bat sortuko da. Orrian sartu ezkero bistak filtratzen duena ikusiko da. Baino orriak dituen ezarpen propioak zehaztu behar dira:
- Orriaren izenburua: Kanpora begira, orriak izango duen izenburua.
- Bide-izena: Eduki arruntak bezala, bistaren orriek bere bide-izen propioa izan ditzakete.
- Bistaratze formatua: Edukia erakusteko modua adierazten du. Onena probak egitea da. Kontuan izan CSS Injector erabiliz emaitzaren itxura pertsonalizatu daitekeela.
- Items to display: Erakutsiko den elementu kopurua.
- Pager-a erabili: Elementu kopurua erakutsi behar dena baino handiagoa bada, nahi izan ezkero, pager bat erabil daiteke, hurrengo elementu multzoa erakusteko.
- Menu esteka sortu: Eduki arruntak bezala, menuetan orrira joateko esteka gehitu daiteke.
- Gehitu RSS jarioa: Bistaren RSS jarioa sortzeko. Jarioaren xml fitxategiaren helbidea ezartzeko aukera ere ematen du.
Bloke bat sortu: Hau egin ezkero, bistaren blokea sortuko da. Blokean html bat egon ordez, bista egongo da eta bistak erakusten duena ikusiko da. Blokearen ezarpenak orriarena baino sinpleagoak dira.
Gorde eta atera aukeratuta bista amaitutzat emango dugu. Bistaren edukia erakusteko, panelak, sortutako orria edo sortutako blokea erabili daitezke.
Jarraitu eta aldatu aukeratuta berriz, pantaila konplexuago batean sartuko gara. Aurreko pantaila aurre-konfigurazio bat dela esan dezakegu.
Pantaila honetan aurrekoan egindako guztia aldatu daiteke edo egindakoari zehaztasun handiagoa eman. Aurretik sortutako bista bat editatzen badugu pantaila berdinean sartuko gara. Hau oinarrizko ikastaro bat denez ez dugu pantaila honetan sakonduko. Dena den, hauek dira gune garrantzitsuenak:
- Bistan oinarriturik orriak, blokeak eta bestelakoak sortzeko.
- Orria edo editatzen ari garen bistaren izenburua.
- Erakutsiko diren elementuak nola erakutsiko diren adierazteko.
- Erakutsiko dena eduki bat bada, edukiaren zenbait elementu bakarrik erakutsiko direla adieraz daiteke.
- Erakutsiko dena zeren baitan filtratuko den ezartzeko.
- Erakutsiko dena zeren baitan ordenatuko den ezartzeko.
- Orriaren ezarpenak
- Ikusiko denaren aurrebista.
Bistak edukiak multzokatu eta filtratzeaz gain, beste zerbaiterako ere erabil daitezke: Edukia "tab" edo "fitxa" desberdinetan antolatzeko. Honen inguruan informazio gehiago nahi baduzu ikus fitxak sortzen gida.