Bista zerrenda

Ikapp-en bista asko datoz sortuta lehen instalaziotik. Bista hauen zerrenda osatu dugu eta eta bakoitzaren inguruko zenbat zehaztapen emango ditugu:

  1. FOROETAKO GAI AKTIBOAK (Advanced Forum active topics)
    • Deskribapena: Foro guztietako gai aktiboak ikusteko
    • Bistaratzeak: Orria, Jarioa
    • Helbidea: /forum/active (Orria), /forum/active/feed (Jarioa)
  2. FOROETAKO GAI BERRIAK (Advanced Forum new topics)
    • Deskribapena: Foro konkretu bateko (edo foro guztietako) gai berriak edo berriki aldatuak izan diren gaiak ikusteko
    • Bistaratzeak: Orria  
    • Helbidea:/forum/new 
  3. FOROKO GAI ZERRENDA (Advanced Forum topic list )
    • Deskribapena: Foro konkretu bateko gai zerrenda ikusteko
    • Bistaratzeak: foroko orrian integratuta dago
    • Helbidea: Foro konkretuetan /forum/X, non x foroaren identifikadore zenbakia den
  4. FOROKO ERANTZUN GABEKO GAIAK (Advanced Forum unanswered topics)
    • Deskribapena: Foro konkretu batean erantzun gabe dauden gaiak
    • Bistaratzeak: Orria, Jarioa
    • Helbidea: /forum/unanswered (Orria), /forum/unanswered/feed (Jarioa)
  5. AGENDA BISTARATZEAK:
    • Deskribapena: Ekintza gehitzen ditugunean agenda honetan ikusiko dira. Bloke bat dago ekintzen aurreikuspen bat emateko eta orria informazio luzeagoarekin. Bista bakarrean lau bistaratze ezberdin ematen dira denbora luzeraren arabera: hilabetea, astea, eguna eta urtea. Erabiltzaile baimenaren arabera filtratuko da edukia.
    • Bistaratzeak: Blokea, Orria (Hilabetea, Astea, Eguna, Urtea) , upcoming blokea (Azken ebentuak testu formatuan)
    • Helbidea: /agenda/month, /agenda/week, /agenda/day, /agenda/year 
  6. BANNER BISTARATZEAK:
    • Deskribapena: Bannerrak ikusi eta kudeatzeko bistak daude bertan. Bannerrak ikusteko bloke bat dago, eta bannerren ordena zehazteko kudeaketa orria
    • Bistaratzeak: Blokea, Orria  
    • Helbidea: /banner_management (Banner kudeaketa orria, bannerrak ordenatzeko balio du)
  7. ALBISTE NABARMENDUAK (Featured simplenews)
    • ​Deskribapena: Artikulu nabarmenduak azalduko dira bertan. Diapositiba formatua du eta instalazioan hasiera orrian agertzen da. Albistea editatzerakoan Nabarmendua (Featured) eremua agertuko da, aukeratuz gero bista honetan gehituko da albistea edo artikulua). Erabiltzaile baimenaren arabera filtratuko da edukia.
    • Bistaratzeak: Orria  
    • Helbidea: /featured-simplenews 
  8. FITXATEGIAK (Files)
    • Deskribapena: Fitxategia eduki motaren bidez sortzen diren fitxategi zerrenda azalduko da bertan. Erabiltzaile baimenaren arabera filtratuko da edukia.
    • Bistaratzeak:  Orria  
    • Helbidea: /ikapp-files 
  9. IRUDI BILDUMAK (Image gallery)
    1. Deskribapena: Irudi bilduma eduki motaren bidez sortzen diren bildumen azalak azalduko dira bertan. Erabiltzaile baimenaren arabera filtratuko da edukia.
    2. Bistaratu: Orria
    3. Helbidea: /image-gallery 
  10. AZKEN ALBISTEAK (Last simplenews)
    • Deskribapena: Nabarmendu gabeko artikuluak azalduko dira bertan. Zerrenda formatua du eta instalazioaren hasiera orrian agertzen da. Albistea editatzerakoan Nabarmendua (Featured) eremua agertuko da, eremua aukeratzen ez bada bista honetan gehituko da. Erabiltzaile baimenaren arabera filtratuko da edukia.
    • Bistaratzeak: Orria, Jarioa
    • Helbidea: /last-news (Orria), /last-news.xml (Jarioa)
  11. ZERRENDAK (Lists)
    • Deskribapena: Galdtegi edo Formulario (webform) eduki motaren bidez sortzen diren galdetegi zerrenda azalduko da bertan. Erabiltzaile baimenaren arabera filtratuko da edukia, eta honen bidez erabiltzaileek galdetegiak erantzun ahal izango dituzte.
    • Bistaratzeak:  Orria  
    • Helbidea: /lists 
  12. BALIABIDEEN KUDEAKETA (merci_reservable_items)
    • Deskribapena: Baliabide kudeaketa bista, erreserbagarriak diren eduki motak zerrendatzen dira, eta bakoitzeko dauden elementu kopurua eta egoera adierazten da. Administrazio menuko Baliabideak kudeatu aukeratik ikusi daiteke bista hau
    • Bistaratzeak:  Orria  
    • Helbidea: /admin/merci/manage/current_inventory/%/Available, /admin/merci/manage/current_inventory/%/checked-out, /admin/merci/manage/current_inventory/%/Unavailable 
  13. ERRESERBAK (Reservations by item)
    • Deskribapena: Agenda formatuan erreserben kontsulta egiteko. Hilabete, aste, egun edo urteka dauden erreserbak ikusi daitezke modu azkar batean. Baliabideen araberako bilaketak egin daitezke, eta norberaren erreserbak ere filtratu daitezke.
    • Bistaratzeak: Blokea, Orria  
    • Helbidea: /ikapp_reservation/month, /ikapp_reservation/week, /ikapp_reservation/day, /ikapp_reservation/year 
  14. TXIOAK (Tweets)
    • Deskribapena: Bideo kanal guztien portadak ikusteko bista. Bideo kanal bakoitzaren lehen bideoaren aurrebista bat erakutsiko du.
    • Bistaratzeak: Blokea, Orria  
    • Helbidea: /tweets-raw, /tweets 
  15. Video gallery
    • Deskribapena: Twitter kontua lotuta daukaten erabiltzaileek, twitter-eko egoera mezuak ikusiko dituzte.
    • Bistaratzeak: Orria  
    • Helbidea: /video-gallery
  16. Weight
    • Deskribapena: Pisua eduki mota batzuk duten eremua da. Eduki mota horretako elementuak ordenatzeko balio du. Pisua daukaten elementu guztien zerrenda azaltzen da hemen eta bertatik ordenatu daiteke. Orokorrean bista hau ez erabiltzea gomendatzen dugu. Pisua daukaten eduki mota bakoitzeko bista bat sortzea gomendatzen dugu bertatik ordenatu ahal izateko (Banner-en kasuan bezala)
    • Bistaratzeak: Orria
    • Helbidea: /weight