Itzulpenak

Ikapp hizkuntza anitzetan erabiltzeko pentsatuta dago. Honetarako, sortzen den edukia itzultzeko tresnak gehitu ditugu. 

Modu lehenetsian aplikazioa hiru hizkuntzetarako prestatuta dago: Euskara, Gaztelera eta Ingelesa. Hizkuntza zerrenda aldatzeko Konfigurazioa -> Hizkuntzak atalera jo. Bertan hizkuntzak desgaitu daitezke, honela ez dira gure webgunean erakutsiko.

Ikapp-eko atal ezberdinak itzultzeko pausuak azalduko dira:

Edukia itzuli

Eduki berria sortzerakoan bere hizkuntza zehazteko aukera dago. Aukeren artean ‘Hizkuntza neutroa’ dago, honekin eduki berdina erakutsiko da hizkuntza guztietan. Aldiz, hizkuntza konkretu bat aukeratzen bada, eduki hori hizkuntza zehatz horretan erakutsiko da, eta beste hizkuntzetara itzultzeko aukera egongo da.

Itzulpena egiteko, sortutako edukia editatzeko pantailan, Itzuli pestaina aukeratu behar da.

Bertan aukera ezberdinak daude: 

  1. Hizkuntza bakoitzerako itzulitako eduki berria sortu:  Hizkuntza bakoitzaren lerroan, gehitu itzulpena sakatuz formulario bat zabalduko da. Jatorrizko nodoan gehitu dituzun eremuak beteta agertuko dira eta eduki hori dagokion hizkuntzara itzuli beharko da.
  2. Itzulpen gisa lehendik sortutako beste eduki bat aukeratu daiteke: Honetarako edukiaren titulua erabili behar da. Edukia itzulpeneko hizkuntzakoa izan behar du.

Itzulpenak prest egotean, eduki hori ikusten den bakoitzean erabiltzailearen hizkuntza kontutan hartuko da edukia erakusteko.

 

Menuak itzuli

Menu bat itzultzeko, dagokion menuaren editatu menua sakatu behar da Egitura -> Menuak atalean. Bertan menuaren ezarpenak kudeatu ahal izango dira, menua bera itzulgarria den zehaztuz.  

Menuaren itzulpenak hiru motatakoak izan daitezke:

  1. Menuaren estekak ez dira itzulgarriak izango, bakarrik menua bera da itzulgarria.
  2. Menu estekak hizkuntza zehatz bat izan dezakete, eta kasu honetan itzuli daitezke (lehenetsia).
  3. Menu estekak hizkuntza zehatz bat izan behar du.

Menuaren izenburu eta deskribapena itzultzeko; Itzuli pestaina aukeratu, hizkuntza bakoitzerako itzulpena gehitu eta informazioa gorde.

Menu estekak itzultzeko, esteka editatzera sartu eta estekaren hizkuntza zehaztu behar da. Kontutan hartu esteka nodo zehatz batera egiten dela, beraz, estekaren hizkuntzak nodoaren hizkuntzarekin bat egin behar du.

 

Blokeak itzuli

Bloke bat itzultzeko, bere konfigurazio atalera jo behar da Egitura -> Blokeak ataletik. Azpiko aldean, Hizkuntzak eremuan aktibatu ‘Make this block translatable’ bidez eta gorde blokea. Hau egin ondoren, blokea editatzeko pantailan Itzuli pestaina azalduko da, eta beste kasuetan bezala bertatik, beste hizkuntzetarako itzulpenak gehitu daitezke.

Nahi izanez gero, blokeak hizkuntzaren arabera iragazi daitezke. Horretarako, bloke baten ezarpenak kudeatzean, hizkuntza atalean, erakutsi bloke hau ondorengo hizkuntzetan barruan hizkuntza egokia aukeratu.

 

Bistak itzuli

Bistek ez dauzkate eduki konkreturik, eduki talde bat filtratzeko tresna dira. Beraz ezin dira itzuli, baina hizkuntzaren araberako edukia erakusteko konfiguratu daitezke. Honetarako, bista editatzera sartu Egitura -> Bistak atalean dagokiona editatu sakatu behar da. 

Bistak editatzeko formularioan, filter criteria atalean, hizkuntzaren filtroa gehitu behar da. Honetarako, sakatu alboko gehitu botoia, bilaketa atalean ‘language’ idatzi, eta aukera bakarra azalduko da. Aktibatu eta gorde (Apply all displays). Formulario berri bat azalduko da, iragazi nahi den hizkuntza adierazteko balio duena. Bertan, ‘Current user's language’ eta ‘No language aukeratu eta gorde. Amaitzeko, sakatu bistako gorde botoia.

Honekin, bistan erabiltzailearen hizkuntzako edukia eta itzulpenik ez daukan edukia erakutsiko da soilik.