Hastapeneko formazio gida. 2. Saioa
Ikapp Drupal 7-n oinarrituriko CMS bat da baina hastapeneko formazio honetan ez da Drupal irakatsiko. Dena den, beharrezkoa ikusten dugunez, Drupal 7ko oinarrizko kontzeptu eta erabilera batzuk azaletik azalduko dira. Atal batzuk esplikaziorik gabe geratuko dira, ez dugulako Drupal 7ko funtzionamenduan sakonduko, beharrezkoak diren oinarrizko funtzionalitateetan bakarrik.
Proiektuaren helburua, Intraneteko atari bat eta ikastolaren webgunea, Ikapp aplikazioaren bidez garatu eta inplementatzeko beharrezkoa den prestakuntzan sakontzea da.
Lau orduko bigarren saioan honako gaiak jorratuko dira:
- Eduki motak
- Edukiak sartu
- Erabiltzaileak
- Sortu / editatu
- Rolak
-
Fitxageiak
Ariketak
Lehen ariketa:
Ondorengo eduki bana sortu:
- Oinarrizko orria
- Artikulua
- Irudi Bilduma
- Egutegiko ekintza
- Bannerra
Bigarren ariketa:
- HH izeneko rol berria sortu.
- Ondorengo erabiltzaileak sortu:
- Miren, Irakasle guztientzako eduki mota guztiak kudeatzeko baimenarekin.
- Iratxe, HHko irakaslea. HH taldean daudenei artikuluak idazteko aukerarekin.
- Praxku, HHko ikaslea. HH taldean idazten den guztia ikusteko aukerarekin.
- Mirenekin erabiltzailea erabiliz, irakasle guztientzako artikulua sortu.
- Iratxe erabiltzailea erabiliz, Mirenek sortu duen artikulua ikusi.
- Iratxe erabiltzailea erabiliz, HHkoentzako artikulua sortu.
- Praxku erabiltzailea erabiliz, Mirenek sortutako artikulua ikusten saiatu.
- Praxku erabiltzailea erabiliz, Iratxek sortutako artikulua ikusi.
Hirugarren ariketa
- Ikasadmin erabiltzea erabiliz
- Irakasle guztiek ikusiko dituzten bi fitxategi igo.
- HH taldekoek bakarrik ikusiko dituzten bi fitxategi igo.
- Miren, Iratxe eta Praxku erabiltzaileak erabiliz fitxategiak ikusi
Ariketa hau sistema sinplea eta aurreratuarekin egin daitekeen arren, hastapeneko ikastaroan, sinplearekin egitea nahikoa dela pentsatzen dugu.