Babesturiko edukiak

Protected pages moduluari esker, zenbait URL helbideetan sartzeko pasahitz bat ezagutzeko beharra gehitu dezakegu. Honela, pasahitza ezagutzen duten erabiltzaileek (anonimoak izan ala ez), edukia ikusi ahal izango dute.

Modulua erabiltzeko konfigurazio pantailan dagoen protected pages aukeratu behar da.

Irudian ikus daitekeen bezala, bi pestain daude: Protected pages eta ezarpenak.

Lehen pestainan, babestu nahi ditugun orriak gehitu ditzakegu:

  • Relative Path eremuan helbidearen aliasa jarri (edo node/identifikadorea)
  • Edukian sartzeko asmatu beharreko pasahitza jarri.
  • Gorde.

Ikusten den bezala oso sinplea da. Aurretik sorturiko URL babestu bat editatzeko aukera ere dago. Gainera, egindakoaren berri emateko E-mail sistema bat dago. Send E-mail aukertau, mezua prestatu eta e-mail zerrenda jartzea besterik ez dago.

 

Bigarren pestainan, ezarpenak, izenak dioen bezala, moduluaren ezarpen orokorrak kudeatu daitezke. Hauek dira aukera garrantzitsuenak:

  •  Global password setings: Hiru aukera daude.
    • Pasahitz orokorra erabiltzeko aukerara mugatu.
    • URL bakoitzak bere pasahitz propioa bakarrik izatera mugatu.
    • Aurreko bi aukerak batera onartu.
  • Global password: Hemen pasahitz orokorra definitu daiteke.
  • Behin eta berriz pasahitza sartzeko beharrik ez izateko, session expire time definitu dezakegu. Balio lehenetsiz 0 dator. Mugarik gabe saioa ez amaitzeko. Honek cookiak erabiltzen ditu.
  • Protected Pages email settings: Mezuak bidaltzerakoan agertuko den mezuaren oinarrizko egitura definitzeko. Balio lehenetsiz testua ingelesez dagoen arren, hau aldatzeko aukera dago. Kontuan hartu [] artean dauden testuak aldagaiak direla.
  • Protected Pages other settings: Pasahitza sartu behar denean, pantaila berezi bat agertuko da hemen definitzen diren testuekin.