Protected pages moduluari esker, zenbait URL helbideetan sartzeko pasahitz bat ezagutzeko beharra gehitu dezakegu. Honela, pasahitza ezagutzen duten erabiltzaileek (anonimoak izan ala ez), edukia ikusi ahal izango dute.
Hainbat ikastolak eskatuta, Ikapp 1.13 bertsioan eduki mota berri bat gehitu dugu. Eduki mota honek fitxategiak igo eta erraz kudeatzeko balio du. Kontuz! Ez da fitxategi sistema aurreratu bat, fitxategiak igo eta partekatzeko modu erraz eta azkar bat baino ez da.