Fitxategi sinpleak
Hainbat ikastolak eskatuta, Ikapp 1.13 bertsioan eduki mota berri bat gehitu dugu. Eduki mota honek fitxategiak igo eta erraz kudeatzeko balio du. Kontuz! Ez da fitxategi sistema aurreratu bat, fitxategiak igo eta partekatzeko modu erraz eta azkar bat baino ez da.
Eduki mota berri hau erabiltzeko, Gehitu edukia sakatu ondoren Fitxategiak aukeratu eta bere eremuak betetzea baino ez da, beste eduki mota guztiekin bezala.
- Izena
- Deskribapena
- Data
- Fitxategiak: Bat baino gehiago aukeratu daiteke
- Etiketak: Bilaketak egin ahal izateko balio dute. Oso erabilgarriak dira.
- Baimenak: Nork ikusi dezakeen zehazteko.
- Eta ohiko bestelakoak. (Alias, menu, argitaratzea...)
Fitxategiak igo ondoren, fitxategiak ikusteko bista bat sortu dugu. Bista ikusteko webgunea/ikapp-files helbideara jo. Taula bista honi esker, erabiltzaile bakoitzak ikus ditzakeen dokumentu guztiak zerrendatuak agertuko zaizkio. Gainera orden kriterio desberdinak erabil daitezke edota etiketen bidezko bilaketa. Gainera, irudian ikus daitekeen bezala, baimena dutenek bertatik fitxategiak editatzeko sarbidea izango dute.