ElFinder. Fitxategi kudeatzailea
elFinder modulua Ikapp 1.10 bertsiotik aurrera prest dago. Fitxategi kudeatzaile berri honek aurrekoak zituenak baino funtzionalidade gehiago ditu:
- Fitxategiak kopiatu
- Fitxategiak duplikatu
- Fitxategiak itsatsi
- Irudiak editatu
- Karpetak sortu
- Fitxategiak sortu
- ...
Fitxategi sistema berri hau administrari moduan erabiltzea oso erraza da. Administrariaren menuan edukia aukeratu eta ondoren eskuin aldeko fitxetan fitxategiak aukeratu.
Sistema honek, balio lehenetsiz bloke bat dakar. Blokea nahi den tokian jar daitekeen arren honakoa propasatzen dugu edozeini sarbidea eman ahal izateko:
- Gorputzean edukirik ez duen oinarrizko orri bat sortu eta fitxategia alias-a eman.
- Fitxategi kudeatzailea blokea edukian kokatu, baino fitaxtegia edukia bistaratzen denean bakarrik agertzeko filtroa jarri.
- webgunea/fitxategia atalean aurkitu ahal izango duzue.
Baimenak Kudeatu
Fitxategi sistema Kontuan hartu behar dugun lehen gauza da. Drupalen oinarrituriko edozein sistemak, bi karpeta ditu fitxategientzat; publikoa eta pribatua. Publikoa, softwarearentzat da. Bertara igoko dira artikuluetako irudiak, css injectorreko fitxategiak... Pribatuan berriz erabiltzaile bakoitzari espazio bat esleitzeko aukera izango dugu. Ikapp instalazio batean balio lehenetsiz tokiak horrela definituak izango dituzue:
- Publikoa: sites/default/files
- Pribatua: sites/default/privatefiles
Balio hauek ez badituzue eta honen funtzionamendua guztiz ulertzen ez baduzue, goian dauden bezala jartzea gomendatzen dizuegu.
Administrazioko menuko konfigurazio atal barruan, elFinder izeneko estekan klikatuz, modulua kudeatzeko atalean sartuko gara.
Atal honetan gauza asko egin daitzkeen arren garrantzitsuenak komentatuko ditugu. Public files root directory label fitxategi sistema publikoari etiketa bat jartzeko da eta Private files root directory label, atal pribatuari beste etiketa bat jartzeko. Ez dira derrigorrezkoak. Bertan zerbait jarri ezkero, administradoreak hauek ikustean, public eta private ordez agertuko dena definitu daiteke.
Erabiltzaile rol desberdinei non sartu daitezkeen definitzeko, elFinder perfilak sortu eta rolei esleitu behar zaizkie. Horretarako, elFinder konfigurazio atalean, goiko partean dagoen Add profile sakatu behar da. Honako datuak bete beharko dira:
- Perfilaren izena: Esanguratsua den izena jarri.
- Azalpena: Perfilaren betebeharra zein den jar daiteke bertan. Ez da derrigorrezkoa.
- Rol: Erabilgarri dauden rol guztiak agertuko dira. Batekin elkartu behar da.
- Volume: Hau gakoa da. Karpeta baten izena jarri bide-izena atalean, berria ere asmatu daiteke. Etiketa barruan erabili nahi den izena idatzi. Ikus irudieetan irakasleentzako sortutako adibidea. URL ez da bete behar. Amaitzeko EZ DA Add volume sakatu behar. Hau egin ezkero karpeta berri bat sortzeko aukera egongo litzateke eta bide-izena hutsa utzi ezkero, rola, karpeta pribatu guztietan sartzeko baimena izango luke.
Amaitzeko Gorde konfigurazioa sakatu.
Baimen hauek kudeatuz, erabiltzaile rol desberdinei karpeta batean sartzeko baimena emango diegu. Karpeta horretan egin dezaketena definitzeko, beste toki batera jo beharko dugu: Jendea - Ikapp baimenak
Pantaila berri honetan, rol guzten zerrenda eta kudeatu ditzakegun ekintza edo moduluen zerrenda ikusiko dugu. Rolen zerrenda, kudeatu nahi ditugun rolak aukeratu ostean (ctrl botoiakin bat baino gehiago aukeratu dezakegu), check sistema baten bidez, erabiltzaileek egin dezaketena konfiguratuko dugu. Fitxategi sistema aurreratua, elfinder izena dauka eta bertatik fitxategiak igo, jaitsi, klonatu, izena aldatu... egin deakeen adieraziko dugu.