Hastapeneko formazio gida. 4. Saioa
Ikapp Drupal 7-n oinarrituriko CMS bat da baina hastapeneko formazio honetan ez da Drupal irakatsiko. Dena den, beharrezkoa ikusten dugunez, Drupal 7ko oinarrizko kontzeptu eta erabilera batzuk azaletik azalduko dira. Atal batzuk esplikaziorik gabe geratuko dira, ez dugulako Drupal 7ko funtzionamenduan sakonduko, beharrezkoak diren oinarrizko funtzionalitateetan bakarrik.
Proiektuaren helburua, Intraneteko atari bat eta ikastolaren webgunea, Ikapp aplikazioaren bidez garatu eta inplementatzeko beharrezkoa den prestakuntzan sakontzea da.
Lau orduko laugarren saioan honako gaiak jorratuko dira:
Ariketak
Lehen ariketa:
- HH taldean dauden Praxku edo Iratxeren e-mail helbidean mezuak irakurtzeko aukera duzun kontu bat ezarri.
- HH taldearentzat artikulu bat idatzi eta hurrengo buletinan bidaltzeko adierazi.
- Edukia gehitu ataletik HH taldearentzat buletin bat sortu eta hurrengo buletinan bidaltzeko adierazi.
- Konfigurazioa->cron atalean sartu eta ikapp_buletinak_cron exekutatu.
Bigarren ariketa:
- Erreserba daitezkeen bi gela eta bi ordenagailu eramangarri sortu.
- Ordenagailu eramangarriak erreserbatzeko aukera irakasleei bakarrik eman
- Iratxe erabiltzailerekin, gela bat eta ordenagailu eramangarri bat erreserbatzen saiatu.
Hirugarren ariketa:
- Ikastolako irakasleentzat gaur gauean afari bat egingo da eta nor joango den jakiteko galdetegi bat egin Galdetegiak honako eremuak izan behar ditu:
- Izena
- e-maila
- Telefonoa
- Zein egunetan egin nahi duzu afaria?
- Zer afaldu nahi duzu? Legatza ala txuleta?
- Bestelakoak. Testu eremu luze bat edonork nahi duena idazteko (textarea)
- Galdetegia betetzerakoan, Honako testua ager dadila: "Mila esker galdetegia betetzeagatik, Zapiain sagardotegian ikusiko gara!"
- Galdetegia datu batzuekin bete.
- Galdetegia Praxku erabiltzailearekin betetzen saiatu.
- Galdetegia Iratxe erabiltzailearekin betetzen saiatu.
- Galdetegiko emaitzak ikusi.