Baliabideen kudeaketa
Ikapp-en baliabide fisikoak (gelak, ordenagailu eramangarriak...) kudeatu eta erreserbatzeko modulua eskaintzen da.
Lehen pausua modulua konfiguratzea da, alde batetik erreserben inguruko oinarrizko konfigurazio bat eskaintzen da, eta bestetik erreserbak egiteko erabiltzaileen baimenak adierazi behar dira.
- Erreserba epearen konfigurazioa: Administrazio menuan Egitura -> Eduki motak aukeratu, eta bertan Erreserba eduki motari dagokion lerroan Eremuak kudeatu sakatu. Ondorengo pantailan Reservation eremuko lerroak aukeratu editatu esteka. Ezarpen eta balio gehiago atalean erreserba data eremuaren inguruko zenbait konfigurazio egin daitezke: Dataren formatoa, noiztik egin daitezke erreserbak, noiz arte egin daitezkeen erreserbak, eta denbora tarte txikiena (adibidean 15 jartzen du, beraz erreserbak 15 minuturo egin daitezke). Nahi ditugun datuak ipini ondoren sakatu gorde botoia.
- Data eta erreserba mota konfigurazioa: Administrazio menuan Konfigurazioa -> Sistema ataleko MERCI Configuration aukeratu. Hasteko erreserben defektuzko egoera (Default Reservation Status) aukeratu daiteke, modu lehenetsian erreserbak konfirmatuta sortzen dira, baina administrariak konfirmatzea nahiko bagenu eremu honetan Berretsi gabe egoera aukeratu beharko genuke. Max Advance eremuan erreserbak zenbat eguneko aurreikuspenarekin egin daitezkeen aukeratu daiteke, 0 jarrita ez dago mugarik eta zenbaki bat jarrita etorkizuneko erreserbak zenbat eguneratara egin daitezkeen adierazten ariko gara. Ekintza orduak eremuan erreserbak egin daitezkeen egun eta ordu tarteak adierazten dira (balio lehenetsiz astean zehar eta 08:00-20:00). Azkenik Ikapp Ezarpetak atalean erreserben inguruan egingo diren notifikazioak (e-posta bidalketak) konfiguratu daitezke.
- Baimenak: Balio lehenetsiz, saioa hasi duen edozein erabiltzailek erreserbatu ditzake baliabide guztiak. Hau aldatzeko Baliabideak kudeatu -> Baimenak atala erabili daiteke, bertan erabiltzaile rol bakoitzerako erreserbatu ditzaketen baliabide motak aldatu daitezke.
Hurrengo pausua baliabide zerrenda osatzea da (Administrari menuko Baliabideak kudeatu -> Uneko inbentarioa). Aurredefinitutako baliabide motak daude; Armairua, gela, ordenagailu eramangarria, argazki kamera, bideo kamera, bozgorailua eta laser erakuslea. Zerrenda honetatik kanpo dauden baliabideentzat Others mota gehitu dugu.
Mota bakoitzari buruzko informazioa azkar batean ikus daiteke, adibidez, zenbat elementu erreserba daitezkeen.
Mota bakoitzaren Elementua gehitu ataletik, baliabide berriak gehitu daitezke. Bertan formulario orokor bat aterako da, baliabidearen izena eta deskribapena eskatuz.
Baliabideen zerrendekin amaitu ondoren, aplikazioa erreserbak egiteko prest egongo da. Erreserbak egiteko nabigazio menuan Erreserba egutegia aukeratu edo webgunea/ikapp_reservation orrira jo. Bista desberdinak dituen egutegi bat ikusiko da: Hilabetea, astea, eguna eta urtea. Bertan aurretik eginiko erreserbak ikusten dira eta errserbak filtratzeko bi select kaxa daude:
- Erreserbatutako elementuaren nid-a: Erreserbagarriak diren elementu desberdinak aukeratu daitezke eta egutegia horietara mugatu. Bat baino gehigao aukeratzeko CTRL botoia erabili
- Konektatutako erabiltzailea da
- Edozein: Erreserba guztiak ikusteko
- Bai: Norbere erreserbak ikusteko
- Ez: Norbere erreserbak ez diren guztiak ikusteko
Erreserba berria egiteko data eta ordu egokia bilatu eta + ikonoan klik egin erreserba berria gehitzeko. Norbaitek nabigazio menua kendu badu, edo esteka hau beste nonbaiten gehitu nahi badu, erreserbetarako egutegiaren alias helbidea honakoa da: ikapp_reservation
Formulario bat zabalduko da erreserbaren datuak gehitzeko, bertan data eta deskribapenaz gain erreserbatu nahi dituzun baliabideak adierazi beharko dituzu.
Limit lists to Available Items: aukeratutako data eta orduan libre dauden elementuak bakarrik zerrendatzeko.
Unean erreserbaturiko itemak: Erreserbarako aukeratutako elementuak. Baliabide guztiak motaka elkarturik zerrendatzen dira eta nahi direnak aukeratu beharko dira.
Gehitu elementu gehiago: Defektuz hiru baliabide erreserbatu daitezke batera, baina botoi honen bidez baliabide gehiago erreserbatu daitezke.
Ikasweb-en egiten zen antzera, erreserba berretsi bezain azkar, erreserba egin duen erabiltzaileari mezu bat bidaliko zaio. Gainera erreserba data baino egun bat lehenago (ikapp_merci_cron exekutatzen denean), oroigarri gisa, beste mezu bat bidaliko zaio.
Oharra: Baliabideak erreserbatzeko orduan, mota guztiak ez dira berdin tratatzen. Baliabideak erreserbatzerakoan, baliabide mota erreserbatzen da, hau da, adibidez kamera bat erreserbatzean, kamera motako elementu bat erreserbatuko da, eta ondoren baliagarri dagoen edozein kamera jasoko da. Room eta Others baliabide motetan aldiz, elementu zehatz bat erreserbatuko da. Hau aldatzeko Baliabideak kudeatu -> Uneko inbentarioa atalean, editatu elementua, eta ateratzen den pantaila berrian behe aldako MERCI ezarpenak pestañan aukeratu nahi duzun Elementu mota erreserbagarria, Bucket motakoan elementu mota adierazten da, elementu konkretua zehaztu gabe (adibideko kamera), eta Iturburua motan elementu zehatza aukeatu daiteke (Room edo Gela kasuan bezala)