Backup modulua

Ikapp aplikazioak hiru zati ditu: Kodea, datu basea eta fitxategiak.

  • Kodea: Programatzailearen zatia da. Bertan Drupal nukleoa eta moduluak daude. Ikastolen Elkartetik hau eguneratzeaz arduratuko gara eta eguneraketak aplikatzeko, ikapp bertsioak ateratzen ditugu.
  • Datu basea: Konfigurazio eta eduki guztia bertan doa. Igotako fitxategiak ez.
  • Fitxategiak: Kode barruan files eta privatefiles izeneko karpetak daude. Bertara igoko dira mota guztietako irudi eta fitxategi guztiak. Fitxategi publikoak files-era eta pribatuak privatefiles-era.

Ikastolen elkartetik egunero aplikazio osoaren segurtasun kopia bat egiten da. Eguneroko kopia hau 7 egunez gordeko da. Astero beste kopia bat egingo da eta asteroko kopiak hilabetez gordetzen dira. Azkenik, hilabetero kopia bat egingo da eta kopia hauek 3 hilabetez gordetzen dira.

Ikastola bakoitzaren administrariak Backup and Migrate moduluari esker, nahi duenean datu basearen edota fitxategien kopia bat egin ahal izango du. Modulu honek aukera asko dituen arren, oinarrizkoenak azalduko dira.

Babes kopiak egiteko:

  • konfigurazio pantailan, sistema barruan dagoen backup and migrate aukeratu.
    • Datu basearena egiteko: Babes kopia hemendik atalean default database jarri behar du.
    • Fitxategi publikoena egiteko: Babes kopia hemendik atalean Fitxategien direktorio publikoa jarri behar du.
    • Fitxategi pribatuena egiteko: Babes kopia hemendik atalean Fitxategien pribatuen direktorioa jarri behar du.
  • Babes kopia egin orain botoia sakatu

Kopiak berreskuratzeko:

  • konfigurazio pantailansistema barruan dagoen backup and migrate aukeratu eta Leheneratu atalean sartu.
  • Restore to atalean, berreskuratu nahi dena aukeratu (Datu basea, Fitxategi publikoak ala fitxategi pribatuak)
  • Kargatu babeskopia-fitxategi bat atalean, fitxategia aukertau.
  • Leheneratu orain boroia sakatu.

Gauzak berreskuratu daitezkeen arren, aplikazioan argi uzten duen emzu hau kontuan hartu:

Leheneratzeak zure datu batzuk edo guztiak ezabatuko ditu eta ezin izango da desegin.

Modulu hau gauza gehiago egiteko gai da, baino duen konplexutasunagatik, ez da oinarrizko ikastaroan sartuko.

Etiketak:

Babes kopiak egiteko
Babes kopiak berreskuratzeko