Hastapeneko formazio gida. 1. Saioa
Ikapp Drupal 7-n oinarrituriko CMS bat da baina hastapeneko formazio honetan ez da Drupal irakatsiko. Dena den, beharrezkoa ikusten dugunez, Drupal 7ko oinarrizko kontzeptu eta erabilera batzuk azaletik azalduko dira. Atal batzuk esplikaziorik gabe geratuko dira, ez dugulako Drupal 7ko funtzionamenduan sakonduko, beharrezkoak diren oinarrizko funtzionalitateetan bakarrik.
Gidaren helburua, Intraneteko atari bat eta ikastolaren webgunea, Ikapp aplikazioaren bidez garatu eta inplementatzeko beharrezkoa den prestakuntzan sakontzea da.
Lau orduko lehen saion honako gaiak jorratuko dira:
- Oinarrizko kontzeptuak:
- Regioak
- Blokeak
- Node / Field
- Moduluak
- Theme-ak
- Ikapp, atal nagusiak
- Oinarrizko ezarpenak
- Kontaktua
- Webgunearen itxura
Ariketak
Lehen ariketa
Webguneko ixturan honako aldaketak egiten saiatu:
- Webgunearen atzeko kolorea aldatu.
- Webgunearen alboetako edukiko atzeko kolorea aldatu.
- Goiburuko irudia aldatu.
- Albo barra batean titulurik ez duen agenda txiki bat gehitu. (Bista: agenda block blokea erabil daiteke.)
- Saioa hasteko kaxa, albo barra batean jarri.
- Testu sinple bat duen bloke bat sortu eta lehen albo barran jarri.
Bigarren ariketa
Honako elementuak dituen menua sortu:
- Ataria (Hasiera horrira joateko, <front> erabil daiteke)
- Kontaktua (webgunea/contact atalera joateko. contact erabili estekaren path-ean)
- Fitxategiak (ikapp-files)
- Argazkirik onena (Wikipediako argazkirik onena artilukula joateko. node/14 helbidea erabili)
- kanpokoak (<nolink>)
- EHI (http://www.ikastola.eus webgunera lotura)
- Bilatzailea (http://www.google.com webgunera lotura)
Hirugarren ariketa
- Atari orriaren egitura aldatu eta elementuak birkokatu.
- Eskuz sorturiko bloke berri bat atarian ezarri.