Menuak
Menu bat sortzen den bakoitzean, erlazionaturiko bloke bat sortzen da. Menua regio egokian kokatzeko, bere blokea da kokatu behar dena. Menuak kudeatzeko administradorearen menutik egitura -> menuak aukeratu.
- Menu baten estekak kudeatzeko Estekak zerrendatu erabili.
- Menuaren ezarpen nagusietarako editatu menua sakatu.
- Menuari esteka bat gehitzeko Esteka gehitu botoia erabili.
Menu berria sortzeko + Gehitu menua testuan klik egin. Izenburu bat eta deskribapena jarri ondoren, hizkuntza-aukerak ezarri behar dira. Hiru aukera daude:
- Ez dago itzulpen aukerarik menu elementuak elementurako. menua bakarrik itzuli daiteke: Menua ezingo da itzuli, bere izena bakarrik.
- : Menuko elementuak hizkuntza desberdinetan itzultzeko aukera egongo da. Elementu bat itzultzen ez bada, jatorrizko hizkuntzan ikusiko da.
- Hizkuntza finkoa. Menu elementuak hizkuntza zehatza dauka eta hizkuntza horretako orrietan erakutsiko da bakarrik: Menuko elementuak hizkuntza desberdinetan itzultzeko aukera egongo da. Elementu bat itzultzen ez bada, ez da ikusiko.
Gorde botoia sakatzean, menuko elementuak editatzen hasiko gara. Elementu berria gehitzeko + Esteka gehitu erabili. Formularioa betetzea nahikoa izango da elementu berria gehitzeko. Galdetegiko eremu bakoitza azaldua dagoenez, gida honetan zailenak bakarrik azalduko dira:
- Guraso esteka: Elementua maila nagusikoa ez bada, bere guraso zein den adierazteko da. Dena den, hau estekak kudeatzeko pantaila nagusitik grafikoki kudeatzea errazagoa da.
- Pisua: Estekaren ordena adierazteko da.
- Hizkuntza: Elementuaren hizkuntza definitzeko balio du. Hizkuntza neutroa bada, hizkuntza guztietan agertuko da, bestela bere hizkuntzan bakarrik.
Esteka desberdinak sortu ondoren Estekak zerrendatu ataletik hauek kudeatzeko aukera dago.
Pantaila honi esker, esteka bakoitza, drag & drop (arrastratu) erabiliaz, nahi den tokian kokatu daiteke. Ordena eta maila zehazteko aukera dago. Gainera estekak ezabatu gabe ezkuta daitezke, Gaituta gelaxka desaktibatzen.