Sarrera orriaren konfigurazioa

Atariko paneleko aukerak delakoan, bi aukera desberdin daude ataria kudeatzeko:

  • Orria pertsonalizatu: Edukiak kudeatzeko.
  • Egitura aldatu: Egitura nagusia kudeatzeko.

Egitura aldatu:

Hasierako orria panel bidez egina dago (Panelak zer diren eta berriak sortzeko egin behar dena aurrerago azalduko da sakonago). Paneletan edukia antolatzeko Drupalek zutabeetan oinarrituriko egitura desberdinak eskaintzen dizkigu. Atariko panelaren egitura aldatzeko beheko aldean agertzen den Egitura aldatu testuan klik egin. Hauek dira erabilgarri dauden egiturak:

  • Zutabe bakarreko egitura:

  • Bi ztutabeko egitura:

  • Hiru ztutabeko egitura:

Egitura aldatu barruan, egitura konkretu bat aukeratu bezain laster, modu eskematiko batean, edukia nola geratuko den erakusten digu. Bertatik edukia tokiaz aldatu eta berriak txertatzeko aukera dagoen arren, orria pertsonalizatu atalean errazago egiten da, bisualagoa baita.

 

Orria pertsonalizatu:

Izenburuak dioen bezala, atariko orriaren edukia pertsonalizatzeko balio du. Hau era erraz eta bisual batean egiteko aukera ematen du.

Elementu berriak gehitzeko + botoia sakatu eta eduki mota aukeratu (Panelak jorratzean hau sakonago aztertuko da).

Eduki ontzi bakoitzarekin gauza desberdinak egin daitezke:

  1. Izenburua, bista eta beste zenbait ezarpen kudeatu daitezke.
  2. Aurrez diseinatutako zenbait estilo emateko balio du.
  3. Edukia ezabatzeko.
  4. Dran & drop bidez edukia nahi den tokian kokatu daiteke.