Kontakturako formularioko eskaerak jasotzen
Maiz gure webguneko erabiltzaileen eta gure arteko harremanetarako kontaktu bideak zabaldu nahi dira. Ikapp-ek horretarako kontaktu formularioa erabiltzen du. Galdetegi honen bidez, erabiltzaile orok (anonimoa izan edo ez) bere zalantzak, galderak edo iradokizunak guk nahi dugun korreo helbide(eta)ra helarazi ditzake. Erabiltzaileak bere izena, helbide elektronikoa, gaia eta nahi duen mezua idatzi beharko du eta ondoren "Bidali mezua" botoia sakatu.
Honek ongi funtzionatu dezan, kontaktu helbide bat(zuk) adierazi behar d(ir)a, formulario honen bidez sartzen diren mezu guztiak nora bidali behar diren adieraziz.
Mezuaren gaiaren arabera kontaktua pertsona ezberdinekin egitea nahiko bagenu, kontakturako talde ezberdinak ere definitu ditzakegu. Talde hautako bakoitza kategoria bezala definitu behar dugu, eta kategoria bakoitzean e-mail helbide bat edo gehiago gehitu.
Guztia hau konfiguratzeko ondorengo pausuak jarraitu behar dira:
- Administrazio menu nagusiko "Egitura" ataleako "Kontaktu formularioa" aukeratu.
- Bertan, kontakturako kategoria ezberdinak egongo dira zerrendatuta.
- Defektuz kategoria bakarra dago, beraz erabiltzaileak kontakturako formularioa betetzean, ez du kategoria aukeratu beharko (Balio lehenetsiz dagoen e-posta helbidera bidaliko da mezua), kategoria gehiago gehituko balira, erabiltzaileak adierazi beharko du horietako zeinekin jarri nahi duen kontaktuan.
- Hasteko, defektuzko kategoria editatuko dugu kontaktu orokorraren helburu helbidea gehitzeko, beraz "Website feedback" lerroan "Editatu" botoia sakatu.
- Kategoria atala: Kategoria berrizendatu dezakegu.
- Hartzailea atala: Hartzaileen e-posta helbidea idatzi dugu (bat baina gehiago baleude "," karakterea erabiliz banatu).
- Automatikoko erantzun atala: Mezu bat idatziz gero, sistemak mezu hori bidaliko lieke automatikoki, kontaktu formularioa betetzen duten erabiltzaileei.
- Pisua atala: Kategoria ezberdinen artean ordena markatzeko.
- Aukeratu atala: Kategoria lehenetsia aukeratzeko.
- Datuak bete ondoren "Gorde" botoia sakatuta, hortik aurrerako kontaktu informazioak gehitutako e-posta helbideei bidaliko zitzaien.
Oharra: Ez gehitu kategoriarik e-posta helbiderik gabe.