Fitxategi sistema (Zaharra. Ez du bere erabilpena gomendatzen)
Ikapp-ek funtzionalitate asko eta desberdinak dituen arren, bere helburu nagusia webguneak eta intranetak kudeatzea da. Ez da fitxategiak partekatzeko web aplikazioa. Beharren arabera fitxategiak modu desberdinetan partekatu daitezke:
- Sarbidea ikastola barrura mugatua dagoenean eta abiadurak garrantzi handia hartzen duenean, ikastolako zerbitzari batean parteka daitezke fitxategiak (Adibidez: Partekatutako karpeta egitura erabiliaz, NAS zerbitzari batekin...).
- Eskolaz kanpo dauden erabiltzaile konkretu batzuekin elkar lanean aritzeko, web aplikazio desberdinak daude merkatuan: Google drive, Evernote, Dropbox, Skydrive, Mega... Kasu berezi batean horrelako zerbait pertsonalizatua beharko balitz Alfresco, Mahara, Owncloud... bezalako proiektuak ere badaude.
- Intraneteko erabiltzaileekin fitxategiak partekatzeko, aurretik aipaturiko sistemak erabil daitezke, baino erabiltzaile berdinak erabili nahi badira eta partekatu nahi dena oso konplexua ez bada, Ikapp barruan, IMCE izeneko modulu sinple bat gehitu dugu.
Aplikazioan logeatu den orok, bere izenean edo Niere kontua testuan klik eginda erabiltzailearen txokora joango da. Bertan bere datuak aldatzeaz gain, beste zenbait gauza egin ahal izango ditu, OpenId sarrerak kudeatu, laster bideak kudeatu, administrariari mezu bat bidali edo File browser delakoan sartu.
Ikasadmin erabiltzaileak karpeta guztiak arakatzeko, berrizendatzeko eta ezabatzeko baimena du eta fitxategi berriak igo edo daudenak ezabatzeko ere.
-
Fitxategi berriak igotzeko, igo botoia sakatu eta agertuko den leiho berriko instrukzioak jarraitu. Fitxategi bat baino gehiago batera igotzeko aukera dago eta fitxategiak drag & drop bidez ere gehitu daitezke.
-
Igotako fitxategi bat ezabatzeko, fitxategia aukeratu eta ondoren Ezabatu sakatu.
-
Fitxategi baten izena aldatzeko, fitxategia aukeratu eta ondoren Rename sakatu.
-
Irudiek tratamendu berezia dute. Tamainaz alda daitezke eta thumbnail-ak sortu.
-
Karpeta berri bat sortzeko Directory botoia sakatu. Karpeta berriek “gurasoen” baimenak eredatuko dituzte.
Ikasadmin ez diren erabiltzaileek, oinarrizko konfigurazioan, shared karpetara sarbidea izango dute bakarrik. Baimenak aldatzeko administrariaren menuko konfigurazioa sakatu ondoren, MEDIA barruan dagoen IMCE aukeratu.
Pantaila honetan Role-profile assignments atalean, rol guztiak zerrendatuak agertzen dira eta rol bakoitzari IMCE perfil bat ezartzeko aukera dago. Rolei perfila esleitzeko, PUBLIC FILES zutabean dagoen select kaxan, perfila aukeratu behar da.
Perfil desberdinak kudeatzeko Configuration profiles atala dago. Bertatik perfil berriak sortu edo daudenak editatu daitezke. Perfilak, rol desberdinek File browser barruan duten baimena ezartzeko balio dute. Ikapp instalazio hutsean hiru perfil daude:
- Admin: Perfil hau ikasadmin rolarentzat pentsatua dago. Fitxategi sistema osoan arakatu eta dokumentuan igotzeko baimena dauka.
- Authenticated: Logeatua dagoen edozein erabiltzailerentzat. shared izeneko karpeta barruan arakatzeko baimena besterik ez du.
- Sample profile: IMCE moduluakin adibide gisa datorren beste perfil bat.
Perfil berria sortzeko Add new profile klikatu eta agertuko den galdetegia bete. Eremu bakoitza galdetegian bertan definitua dago.
Erabiltzaile batek rol bat baino gehiago izan dezakeenez, gorago jartzen den perfil-rol esleipena kontuan hartuko da.
Ikastoletatik eskari desberdinak egon direnez, fitxategiak kudeatzeko modulu berria eta aureratuago bat gehitu da: elFinder. Betan egoeran dagoen modulu honein frogak egiten gabiltza. Dena ondo dagoenean IMCE ezabatu eta berri hau erabiliko dugu.