Jai egunak gorriz
Egutegian jai egunak ekintzen bidez adierazi behar dira. Ekintza mota berri bat sortu beharko dugu "Holiday" izenarekin, eta ondoren mota honetako ekintzak sortu beharko ditugu egutegian. Ekintza hauek egun osokoak izan beharko dira.
Ondoren pausuz-pausu azalduko dugu zer egin.
- Ekintza mota berri bat gehitu "Holiday" motakoa (Beste gida honetan zabalago azalduta)
- Administrazio menuko Ikapp Kudeaketa aukeratu, eta menu bat ikusiko duzue. Bertan aukeratu Ekintza mota kudeatzailea, eta dagoeneko dauden ekintza mota zerrenda azalduko zaizue. (http://webgunearen_domeinua/admin/ikapp_admin/event_manager/)
- Ekintzak gehitzeko aukeratu + Ekintza mota gehitu
- Izena atalean idatzi: Holiday (deskribapenean nahi duzuena idatzi)
- Gorde botoia sakatu
- Ekinza sortu jai egunetan, egun osoko ekintza dela adieraziz
- Egutegitik edo edukia sortu ataletik ekintza berria sortzera joan
- Ekintzaren datuak sartzerakoan
- Data eremuan egun osoa aukeratu
- Ekintza mota eremuan Holiday aukeratu
- Urteko bista eta blokean ere ikusteko
- Orain arte egindakoarekin hilabete, aste eta eguneko bistetan dagoeneko jai egunak gorriz markatuak ikusiko ditugu. Urteko bistan eta bloke gisa erakutsi dezakegun egutegi txikian ere egunak gorriz ikusteko pausu bat gehiago eman beharko dugu
- Agenda bista editatu (Egitura -> Bistak ataletik, edo agenda ikusten ari garela goian eskubian agertzen den gurpiltxoan emanda Edit view aukeratuta)
- Year eta Block bistaratzeak aldatu beharko digutu, biak modu berean
- Eremuak atalean, gehitu botoia sakatuko dugu eremua gehitzeko
- Pantaila berrian bilaketa atalean idatzi: event type
- Edukia: Event type aukeratu eta Apply (this display) botoia sakatu
- Hurrengo pantailan Create label aukera kendu eta Formatter eremuan textu laua aukeratu eta Apply (this display) botoia sakatu
- Gorde bista
- Itxura aldaketa
- Defektuz borde gorri bat gehituko zaie jai egunei, hau aldatuz nahi izanez gero css injector erabili beharko duzue, adibidez barruko kolorea aldatzeko:
-
td.holiday{background-color: #FFDDDD !important;}