Ekintza mota kudeaketa
Ekintzak sortzerakoan, ekintza mota eremua aukeratu behar da, defektuz General edo Orokorra ekintza mota izango duzue.
Ekintza mota zerrenda hau ez da itxia, ekintza motak gehitu edo kendu daitezke helburuaren arabera.
Honetarako administrazio menuko Ikapp Kudeaketa aukeratu, eta menu bat ikusiko duzue. Bertan aukeratu Ekintza mota kudeatzailea, eta dagoeneko dauden ekintza mota zerrenda azalduko zaizue. Bertan ekintza motak gehitzeko aukera izango duzue.
Ekintzak gehitzeko aukeratu + Ekintza mota gehitu, eta ekintza motak editatu edo ezabatzeko aukeratu ekintza mota bakoitzaren eskuin aldeko editatu botoia.
Ekintza mota berria gehitu ondoren, ekintza berri bat sortzera goazenean Ekintza mota atalean (aukeraketa motakoa), aukeren artean gehitutako mota berria azalduko da.