Ikapp web kudeatzailea, erabiltzeko zerbitzua kontratatu nahi duen ororentzat bi aukera nagusi banatu ditugu; ikastolako zerbitzarian ala EHIko interneteko zerbitzarian.
Ikastolako zerbitzarian:
Ikastola batek horrela nahi badu, bere ikastolan bertan dagoen zerbitzari batean egin genezake Ikapp aplikazioaren instalazioa. Horretarako, Ikatolak makina birtual bat sortu beharko luke IP helbide propio batekin eta gure zerbitzarietatik sarbidea eman eguneraketak egin ahal izateko. Makina birtual horretan EHIk bakarrik izango luke sarbidea.
EHI-k kudeatzen dituen interneteko zerbitzarietan:
Ikastolen elkartetik bigarren aukera hau aholkatzen dugu. Kudeatzeko errazagoa eta ekonomikoagoa izateaz gain, webgunea ikastolatik kanpo azkarrago erantzungo du.
Edozein kasutan ez dugu aplikazioa saldu nahi, zerbitzuak baizik. Hona hemen eskaintzen ditugun oinarrizko zerbitzuak:
- Softwarea erabili ahal izateko zerbitzariaren kudeaketa, egokitzapena eta eguneraketa.
- Softwarearen instalazioa.
- Softwarearen akats konponketak.
- Softwarearen eguneraketa konstantea.
- Softwarea erabiltzeko laguntza.
- Software inzidentziak kudeatzeko Track sistema.
- Softwarearen eta edukiaren segurtasun kopia automatikoak (Ikastolako zerbitzarian segurtasun kopiak egingo diren arren, ez dira beste makina batean kopiatuko)
Prezio taula:
Ikastolako zerbitzarian
Lehen urtean makina birtualaren egokitzea eta aplikazioaren instalazioa egin behar da. Honen kostua 720€koa da ikastola guztientzat. |
EHI-k kudeaturiko internet zerbitzarian
Lehen urtean aplikazioaren instalazioa egin behar da eta honek 120€ko kostua du ikastola guztientzat |
Oharra: Prezio guztiei %21etko BEZ-a erantsi behar zaie.
Bestelako zerbitzuak:
Oinarrizko zerbitzuez gain, beste zerbitzu gehigarri hauek ere eskainiko dira:
- Espazio erabilgarriaren anpliazioa
- Hosting pribatua
- Webgunearen pertsonalizazioa
- Edukiaren migrazioa
- Ikastolako logo berria sortu edo eguneratzea.
- Estilo liburua.
- Hosting partekaturiko zerbitzua
- FTP kontua
- Zerbitzu gehigarrien prezioak ezin dira taula batean sartu. Beharren araberako aurrekontua egingo litzateke.
Prezio guztiek urtero KPI-n oinarrituriko igoera izango dute.