Ikapp

 

Ikapp Drupal 7 CMS-an oinarrituriko web eduki kudeatzailea da. Ikastolentzako prestaturik dagoen software honi esker, ikastolentzako kalitatezko web korporatibo, blog zein intranetak sortzea oso erraza eta azkarra da. Gainera, itxura ezarpenak eta bestelako teknika batzuei esker, webgunea guztiz pertsonalizatu daiteke.

Oinarrizko orriak, albisteak, egutegietako ebentuak, argazki bildumak... indexatuak geratuko diren eduki mota asko prest daude ikastolako webgunea, bloga edo intraneta sortzeko. Eduki guztiak, egun ain garrantzitsuak diren sare sozialetan partekatzeko aukera ere badago. 

Intranet moduan erabiltzeko, modulu berezi asko daude ere: Erabiltzaileen kudeketa,  rol egituraketa, albiste buletinak, galdetegiak, segurtasun kopiak, dokumentazioa, baliabideen kudeaketa, erabiltzaileen inportazioa...