JS Injector
CSS Injector moduluaren antzera, JS Injector gehitu dugu. Honi esker edozein webgunetan zuen javascript propioak txertatu ahal izango duzue. Horretarako, konfigurazioan sartu eta Garapena atalaren barruan dagoen JS Injector aukeratu.
Javascript bat baino gehiago erabili nahi baduzue kontu handia izan zein ordenetan exekutatzea nahi duzuen.
Javascript berria sortzeko + Gehitu aukeratu eta Izena, Deskribapena, eta JS Code eremeuak bete. Gainera, cssekin bezala, zein orritan kargatzea nahi den espezifikatu daiteke.
Gaur egun javascripteko JQuery libreria da erabilienetarikoa. Beraz, dagoeneko gure aldetik hau kargatua ematen dugu zuek nahi izanezgero, bere funtzionalidadeak eskura izateko.