Yotube bideoak edukietan inkrustatuz
Ikapp barruan Youtubeko bideoak erabiltzeko azkarrena eta errezena youtubeko bideo horien iframe testua lortzea da. Youtubeko edozein bideo ikusten ari zarela, beheko partean partekatu jartzen du. Hau aukeratuta, bigarren menu bat agertuko da. Bigarren menu honetan kapsulatu aukeratu ezkero honako itsura duen testu bat agertuko da:
<iframe width="560" height="315" src="http://www.youtube.com/embed/YuKIH4qubZA" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
Beheko aukerekin testua aldatzen da.
Testu "arraro" hau kopiatu ezkero, artikulu (eduki, ebentu, bilduma...) batean itsatsi daiteke eta bideoa agertuko da. Testua ongi itsasteko testu editorea HTML formatura pasa behar da. Horretarako HTML Iturburua botoia erabili.
Youtubek bideo solteak biltzeko "kanalak" sortu ditu. Kanal hauek ere bere osotasunean gure webgunean integratzeko aukera dugu. Horretarako honako testu berezi hau erabili behar da:
<script src='http://gmodules.com/ig/ifr?url=http://google.com/ig/modules/youtube.xml&up_channel=kanalarenIzena&synd=open&w=640&h=390&title=Izenburua&border=&output=js'></script>
Negritaz dauden balioak aldatzea nahikoa da nahi den emaitza lortzeko.