Egutegia Google Calendarreko ekintzekin lotu
Gure Egutegian Google Calendarren sortzen ditugun ekintzak ikusi nahi baditugu honako hau egin beharko da:
- Date iCal instalatu eta behar dituen dependentziak ere.
- Feeds Admin UI instalatu eta behar dituen dependentziak ere.
- Menuan "Egitura" -> "Feeds Importers" aukeratu.
- Agertzen den pantailan "Add Inporter" botoia sakatu.
- Pantaila berri honetan izena eta deskribapen bat jarri beharko da. Gure adibidean:
- Izena: Opor egunak
- Deskribapena: EHIK dituen jai egunak.
- "Sortu" botoia sakatu
- Gure Feed-aren konfigurazio pantaila ikusiko dugu.
- Parser "Aldatu"ko dugu. "iCal parser" aukeratuko dugu eta "Gorde" botoia sakatuko dugu.
- Node processor-en "Ezarpenak" aldatuko ditugu.
- Bundle atalean: "Event" jarri.
- "Update existing nodoak" aukeratu.
- "Skip hash check" aukeratu.
- "Unpublish non-existent nodes" aukeratu.
- Egilea, nahi dena aukeratu, gure adibidean "admin" jarriko dugu.
- "Gorde" botoia sakatu
- Node processor-en "Mapping" sortuko dugu: (google Calendarren ekintza gure webguneko ekintzarekin lotzeko erabiliko dugu, eremuka) [Ikusi Irudia]
- Googletik nahi dugu egutegiaren iCal helbidea eskuratuko dugu. Irudi bat adibide gisa jarri dugu nola egiten den ikus dezazun.[Ikusi irudia]
- Behin iCal helbidea badakizula, menuan aukeratu "Edukia"->"Inportatu"->"Opor egunak" (gogoratu opor egunak gure adibidea dela, zuria beste izen bat izan dezake).
- Url eremuan zure iCal helbidea jarri eta "Inportatu" sakatu.