Flickr-ekin lotura

Modulu berezi bat dago ikapp eta flickr lotzen dituena, baina kasu gutxi batzuetan bakarrik erabiltzen denez flickr ez dugu modulu hori modu lehenetsiz aktibatu. 

Modulu horren aktibatzean interesa daukanak gurekin harremanetan jarri daiteke eta aktibatuko diogu: Flickr, Flickr Field eta Flickr Sets moduluak aktibatuko dira eta Irudi Bilduma eduki motan eremu bat gehituko da bilduma hori flickr-eko bilduma batekin lotzeko.

Konfigurazioa:

Flickr-en (Flickr-en kontua duzula eta funtzionamendu arrunta ezagutzen duzula suposatzen dugu):

  1. https://www.flickr.com webgunean zure kontuarekin sartu zaitez
  2. https://www.flickr.com/services/apps/create/apply helbidera joan
  3. Gako (clave) pare bat sortu behar ditugu ikapp flickr-ekin era seguruan komunikatu ahal izateko, beraz ezker aldean sakatu "Solicitar una clave no comercial", honekin zureak diren irudiak bakarrik erabiltzera konprometitzen zara, besteen irudiak erabiliko badituzu agian ezin duzu ez komertziala den gakoa erabili
  4. Osatu ematen zaizun galdetegia
    1. "¿Cuál es el nombre de tu aplicación?" nahi duzun izena erabili; ikastolaren izena adibidez, baina beste edozein izen balio du
    2. "¿Qué estás creando?" Describapen bat gehitu nahi baduzu zer webgunea deskribatuz
    3. Gainontzeko baimenak ematea derrigorrezkoa da
    4. "ENVIAR" sakatu
  5. Ondorengo pantailan gakoak izango dituzu "Clave" eta "Secreto" datuak ondoren erabili beharko ditugu

Ikapp-en:

  1. (webgunea)/admin/config/media/flickr estekan sartu
  2. FLICKR CREDENTIALS eremua zabaldu eta bertan, aurreko atalean sortutako gakoak sartu eta gorde
  3. Flickr-eko defektuzko erabiltzailea zein den ere zehaztu daiteke

Erabilera:

Flickr-en: Webgunean partekatu nahi duzun bilduma edo argazkia bilatu eta bere identifikadorea jaso. Bi kasuetan bilduma edo argazkia aukeratu eta nabegadorearen url-an fijatu eta beltzen dagoena da bilatzen dugun identifikadorea

Ikapp-en:

  1. Irudi bilduma motako edukia gehitu eta ondorengo aukeratako bat bete, irudi bakarra do bildumako irudi guztiak batera ikustea nahi baduzue A aukera, irudi guztiak slideshow moduan ikusteko B aukera
    EZ BETE BI AUKERAK BIETAKO BAT BAKARRIK

A) Bilduma bateko irudi guztiak edo bakarra ikustea nahi baduzue

  • Item Type: Photo argazki bakarrerako eta Photoset bildumarako
  • Item id: Argazki edo bildumaren id-a item type-ean aukeratutakoaren arabera

B) Bilduma slideshow moduan ikusi nahi baduzue

  • Flickr set ID: Bildumaren identifikadorea jarri

 

Bukatzeko flickr-en konfigurazio orri bat izango duzue webgunean: http://(webgunea)/admin/config/media/flickr

Flickr garatzailea
Gakoa sortzen
Gakoak
Ikapp - flickr konfigurazioa
Bildumako irudi guztiak ikusteko
Slideshow moduan ikusteko