Iruzkinak
“Egitura” ra joango gara, hor “Eduki motak” eta “Artikulua” aukeratuko dugu. Artikulua editatuko dugu eta bertan izango dugu, behe aldean “Iruzkinen Ezarpenak” atala.
Artikulua aukeratu dugun bezala, beste edozein eduki mota aukeratu dezakegu.
Bertan hainbat aukera izango ditugu:
- Berezko aukerak eduki berrien iruzkinentzako: Iruzkinak itxita, irekita ala ezkutatuta jartzeko aukera. Baita iruzkin hariak ikusteko ala ez ikusteko aukera.
- Orri bakoitzean erakutsiko diren iruzkinak: Orri bakoitzean ikusi nahi diren edo erakutsi nahi diren iruzkinen kopurua. Iruzkinetan izenburua jarri edo ez jartzeko aukera eta iruzkinak erantzuteko formularioa, iruzkinak dauden orrian bertan erakustea bai ala ez.
- Aurreikusi iruzkina: Hiru aukera ditugu hemen, Ezgaituta, Aukerazkoa eta Beharrezkoa.
Nahi ditugun ezarpenak aukeratu eta gero Artikulu bat sortuko dugu. “Edukia gehitu” aukeratu “Artikulua” eta bertan iruzkinen ezarpenetan, Irekita aukeratuko dugu.
Iruzkin berria sortu eta gordetakoan honela ikusiko dugu:
Hemen, iruzkinari erantzuteko aukera ematen digu, erantzungo bagenu horrela ikusiko genuke:
Edo beste iruzkin bat sortuko bagenu, horrela geratuko zen: