Foroa

Edukiontzia: Gai batekin erlazionaturik dauden foro desberdinak taldekatzen dituena da. Foroen gurasoa deritzona.

Foroa: Gai baten inguruan eztabaidatzeko, hitzegiteko gunea. Edukiontziaren semea edo ítem-a dela esango genuke.

Foroko gaia: Foro bakoitzaren inguruko, gai baten inguruko atalak.

 

Foro bat sortu nahi badugu, lehendabizi "Egitura"  gainean klikatu, eta "Forums" aukeratuko dugu. Hori aukeratuta lehio bat zabalduko zaigu, aukera desberdinak dituena: "Gehitu edukiontzia" eta "Gehitu foroa".

Edukiontzia foroaren gurasoa dela esango genuke, eta foroa, (semea edo item-a) bertan jorratzen edo gehitzen diren gaiak.

Adib: "Gehitu edukiontzia" sakatu eta horrela beteko dugu...

"Gehitu foroa" sakatu eta horrela beteko dugu...

 Adibide honekin, horrela geratuko litzateke:

Edukiontzia (gurasoa) Ikastola eta Foroa (semea edo item-a) Ikastolako jangela. Ondoren "Gorde" botoia sakatu.

 

Bestalde, beste pestañara joango bagina, hau da "Ezarpenak" atalera,  erantzunen zenbatekoa aukeratu dezakezu, foroan mugimendu haundia bada edota gaia beroa jartzen denerako:

baita, orri bakoitzeko zenbat gai erakutsi nahi diren, eta zeren arabera ordenatu nahi ditugun:

 

Nahi dugun moduan jarri eta gero, eta gure foroa sortuta, "Edukia gehitu" eta  "Foroko gaia" aukeratuko dugu.

“Gaia” eremua betetzea beharrezkoa da,  baita “Foroak” eremua aukeratzea ere.

Edukiak bete eta “Gorde” sakatuko dugu. Adibidez:

Hau egin eta gero, "Forums" atalera joaten bagara, gure foroa horrela ikusiko genuke: