Open ID
Ikapp Open ID izeneko modulu batekin dator. Modulu honi esker, edozein erabiltzaile, bere Google kontua lotu dezake, adbidez. (Yahoo, AOL, Wordpress, bloger eta beste zenbait konturekin berdin funtzionatzen du).
Erabiltzaile batek honako zerbitzuekin lotura egin ezkero, zerbitzu hoien bitartez aplikazioan sartzeko aukea izango du. Hau egiteko bi metodo daude:
- Erabiltzailea sortzeko momentuan zuzenean kanpo zerbitzuarekin lotu.
- Erabiltzailea sortu ondoren lotura egin.
Edozein kasutan, lotura erabiltzaileak egin behar du, beraz, sortzeko momentuan lotura egin nahi bada, erabiltzaileak sortzeko baimena edonork izan behar du eta hau ez dugu gomendatzen. Dena den aukera hau eman nahi bada, administrari menutik konfigurazioan sartu eta kontuaren ezarpenak editatu. Arreta berezia jarriĀ Who can register accounts? atalari.
Bestela, edozein erabiltzaile logeatu ostean, bere izenean klik eginda, Open ID atala konfiguratzeko pantailan sartu ahal izango du.
Click your account provider atalean, Ikapp kontua lotu nahi duzun zerbitzuarekin lotzeko, zerbitzu bakoitzaren ikonoa sakatu eta zerbitzu bakoitzak ematen dituen pausuak jarraitzea baino ez da. Google-en kasuan, saioa hasita baduzu, onartu sakatu beharko duzu. Bestela, lehenengo Google erabiltzaile eta pasahitza eskatuko dizkizu.
Lotura egiten duten erabiltzaileek, kanpo zerbitzuko kontua erabiliz edo Ikapp kontua erabiliz logeatzeko aukera izango dute.