Google Calendar

Google Calendarreko egutegiko ebentuak gure Ikapp webgunean sartu nahi baditugu modu desberdinak. Errazena egutegi oso bat gure webgunean erakustea da. Horretarako bloke bat sortu dezakegu, blokea nahi dugun tokian jarri eta blokean Google-ek eskaintzen digun kodea HTML iturburu modura jarri. Hauk dira kodea lortzeko pausuak:

  • Google-en saioa hasi eta calendar.google.com webgunera joan.
  • Partekatu nahi duzun egutegiaren ondoko gezia sakatu eta konfigurazioa aukeratu.
  • Inkrustatzeko atalean agertzen den testua kopiatua. Testu hau <iframe delakoarekin hasiko da.

 

Sistema honek arazo bat izango du. Ikapp-en erabiltzaile batzuk daude eta bertatik kudeatzen dira erabiltzaile bakoitzaren baimenak. Googlek beste baimen batzuk dituzten beste erabiltzaile batzuk ditu.

Hau kontuan izanik, aipatu berri dugun sistema egutegi publikoentzat bakarrik erabiltzea gomendatzen dugu.