Spotify gure webgunean

Spotify musika entzuteko aplikazio bat da. Bertan gure playlist (abesti zerrendak) jar ditzakegu eta edonondik entzun. Aplikazioa windows, mac, linux, windows phone, IOS eta Android sistema eragileentzat eskuragarri dago. Gainera, berriki, web bidez ere atzigarri jarri dute. Berdina egiten duten aplikazio ugari dagen arren (Pandora, Deezer, Google Music, Grooveshark, Beats...), hau zabalduena dela esan dezakegu. Kontuan hartu aplikazioa doakoa izan arren, iragarkiak ordaindi behar direla eta mugikorretatik zenbait limitazio jarri zaizkiola. Iragarkirik ez entzuteko eta mugikorretatik limitazioak kentzeko, premiun delako kontu bat izan behar da eta horrek hilean 10€-ko kuota bat ordaintzea eskatzen du.

Azken astean haien abesti edo playlistak gure blog edo webguneetan enbedatzeko aukera eman digute. Baino nola eginten da hori?

  • Spotify aplikazioa zabaldu eta saioa hasi.
  • Gure webgunean agertzea nahi dugun abesti edo playlist-aren gainean eskuin botoia sakatu eta Spotify URI helbidea kopiatu aukeratu.
  • Ondoren, honako webgunea zabaldu: https://developer.spotify.com/technologies/widgets/spotify-play-button/
  • 2. puntuan aplikaziotik kopiatutako helbidea itsatsi.
  • 3. puntutik kodea kopiatu.
  • Ikapp barruan, albiste ,oinarrizko orri edo nahi delako eduki mota idaztean, html iturburua botoia sakatu eta kopiatutako kodea itsati.
  • Spotify-en getcode webgunean, beheko partean enbed.ari itxura aldatzeko zenbait aukera aurkituko dituzue.