Erabiltzaileak inportatuz
Ikudeatik erabiltzaileak inportatzeko aukera gehitu dugu. Horretarako Administrazio menuan Konfigurazioa aukeratu eta Jendea atalaren barruan Academic structure klikatu. Erabiltzaileak inportatu ahal izateko lehenengo Ikudeako datu basea non dagoen adierazi behar da, horretarako Academic structure data-base configuration aukeratu eta galdetegia bete behar da.
Datuak betetzeko gauza batzuk argitu behar dira.
- Erabiltzaileak Ikudea edo Ikasweb-etik inportatu daitezke, biek datu base bera erabiltzen duten arren, ez dira berdin inportatzen. Jatorria ongi aukeratu.
- Egitura akademikoaren datu-basearen host ip-a jartzen duen tokian, ikastolako kanpoko IP helbidea idatzi behar bada. Ez baduzu ezagutzen, ikastola barruan zaudela honako helbidean sartu eta ikus dezakezu: http://www.cualesmiip.com/
- Ondoren ikas.fdb eta comun.fdb fitxategiak erreferentziatu behar dira. Maiuskula eta minuskulak kontuan hartu!
- Amaitzeko, galdetegian dena ongi egin arren, baliteke ikastola kanpotik sarbiderik ez lortzea. Azken finean kontuan hartu behar da Ikapp webgunea ikastola kanpoan egon ohi dela eta beraz, gehienetan, ikastolako sarbidea mugatua egoten denez, firewall-an ikapp instalazioari sarbidea eman behar zaiola. Zuen webguneko IP helbiea ezagutzeko Ikapp arduradunarekin kontaktuan jar zaitezkete edo honako webgune hau erabil dezakezue: http://tools.apocalx.info/IP/. Lortutako IP helbideari 3050 eta 80 portuak ireki behar dizkiozue.
Ikudeako datu baseko informazio ongi bete bada, Konfigurazioko Academic structure barruan Academic structure importation barruan erabiltzaileak inportatu ahal izango dira.
Honako erabiltzaileak inportatuko dira:
- Langileak. Irakasleak, tutoreak, administrariak... Hauen erabiltzaile eta pasahitzak inportatuko dira.
- Ikasleak. Ikasleek erabiltzaile eta pasahitzik ez dituztenez, berriak sortuko dira.
- Gurasoak. Erabiltzailea sortuta duten gurasoak inportatuko dira.
Erabiltzaileak inportatzearekin batera egitura akademikoa ere inportatuko da, honela, erabiltzaile bakoitzari egitura akademikoaren araberako rolak esleituko zaizkio. Adibidez:
- LH1-B ko ikasle bati honako rolak esleituko zaizkio: LH, LH1, LH1-B.
- LH1-Bko tutoreari beste rol hauek esleituko zaizkio: LH, LH1, LH1-B, LH1-B manager
Aurreratua
Erabiltzailearen informazioa jasotzeko eremu gehiago gehitu daitezke Konfigurazioa -> Kontuaren ezarpenak atalean goiko ‘Kudeatu eremuak’ pestañan. Bertan erabiltzaileei ezkatutzen zaizkien eremuak zerrendatzen dira, eta eremu berriak gehitu daitezke.
Erabiltzaileak sortzeko modu ezberdinak daude, eta Konfigurazioa -> Kontuaren ezarpenak ataletik aldatu daiteke. Bertan Registration and Cancellation barruan ‘Who can register accounts?’ eremuan aukeratu behar da zein den gure webguneko erabiltzaleak sortzeko modua. Hiru aukera daude:
- Administrator only: Administratzaileak sortuko ditu webguneko erabiltzaile guztiak
- Visitors: Bisitari orok sortu dezake erabiltzaile bat
- Visitors, but administrator approval is required: Bisitariek erabiltzaile kontua sortu dezakete, baina administrariaren baimena beharko da kontua aktibatzeko.