Cookie kudeaketa

Europatik eta europarako Cookien inguruan atera den legea betetzeko, Cookiak erabiltzen diren webgune guztietan, bisitaria teknologia hau erabiltzen ari delako jakinaren gainean jarri behar da. Ez hori bakarrik, Cookiak bere nabigatzailean erabiliko dituela onartu egin behar du. Horretarako EU Cookie Compliance izeneko modulu berri bat gehitu dugu.

Baino zer dira Cookiak?

Cookie bat (['ku.ki] ahoskatzen da; hitzez hitz ingelesez galleta esan nahi du) web zerbitzari batek erabiltzailearen fitxategi sisteman idazten duen testu fitxategi txiki bat da. Horrela, zerbitzariak erabiltzaile konkretu batekiko orri independenteak erakutsi ditzake (posta elektronikoko saio hasiera esaterako) edota erosketa poltsa bat kudeatu dezake. Cookien bidez nabigatzen ari denaren inguruko ohiturak ondorioztatu daitezke eta ondorioz cookien erabilera maltzurra egin daiteke. (Wikipediatik hartua)

Ikapp-en kasuan Cookie mota desberdinak gordetzen dira; asko sinplifikatuz, sistemakoak eta Google Analytics-enak. Lehenengoen kasuan ez da inongo abisu edo onarpenik egin behar. Baino Google analytics edo beste webgune batekin informazioa partekatu dezakeen beste zerbait erabiltzen baduzue, bai.

Honetarako EU Cookie Compliance modulua gehitu dugu, baino nola erabiltzen da? Nola konfiguratzen da?

  • Konfigurazio atalean sartu eta eskuin aldean agertuko den EU Cookie Compliance aukeratu.
  • Balio lehenetsiz ezkutuan egongo da, aktibatzeko enable popup aukeratu behar da.
  • Consent by cliking aukeratuz, erabiltzaileak webguneko edozein estekan klik egiterakoan Cookien erabilpena onartuko duela adierazten ari gara. Onarpen espezifiko bat nahiko bagenu, hau desgaitu beharko genuke.
  • Place the pop-up at the top of the website: Balio lehenetsiz mezua pantailako beheko partean agertzen da. Hau gaituz, goian agertuko da.
  • Ondoren lehioan agertuko den mezua idatzi behar da. Mezua beste hizkuntzetan konfiguratzeko, konfigurazio atalean beste hizkuntza batean sartu behar da.
  • Enable thank you message: Honi esker, lehen onarpena egin ostean eskerak emateko mezu bat jartzeko aukera izango dugu.
  • Clicking hides thank you message: Honi esker eskerrak emateko mezua, edonon klikatuta desagertuko da. Bestela, erabiltzaileak mezua desagertzeko dagokion tokian klikatu beharko du.
  • Privacy policy link: Errazena, webgune guztiek izan behar duten lege oharrean, Cookien aipamen bat egitea da. Eta eremu honetan, lege oharraren oinarrizko orriaren aliasa jarri.

Aukera gehiago daude, baino aldatu nahi dituenak bertan topatuko dituen argibideekin ulertuko dituelakoan ez ditugu gida honetan azalduko.