Ikapp 1.20

Data: 2013 urria 24 
 
Azken berrikuntzak:
  • Mail goiburua eta oina theme-tik modulura, orain themetik independientea. Honi esker, mezuetako goiburuak aldatzeko aukera egongo da theme propio bat erabilita ere.
  • Ikapp boletinak, emailak mugarik gabe bidali. Hasiera batean mezuen bidalketak 20naka egiten baziren, orain beharrezkoak diren guztiak egiten dira. Honek mezuen bidalketa momentuan errendimendu jaitsiera bat ekar dezakeen arren, mezu asko bidaltzea ahalbideratzen du.
  • Argazki asko batera igotzeko moduluaren eguneraketa.
  • Edukiak partekatzeko dugun moduluaren eguneraketa.
  • Breadcrump ("Ogi papurrak") trataera, themetik aukeran. Orain, Themean, "Ogi papurrak" delakoa agertzea nahi den edo ez aukeratu daiteke. Kontuan hartu honen funtzionamendua menuei estuki lotua dago.
  • Galdetegietan baimenak gehitu dira. Orainarte galdetegia kudeatzen zuenak bakarrik ikus zitzakeen emaitzak. Aldaketa honi esker, galdetegiak nork ikus ditzakeen konfiguratu daiteke.
  • Aurreko bertsioan galdetegietan formulak erabiltzeko aukera eghitu zen arren, formula bat baino gehiago erabiltzerakoan akatsak zeudela sumatu zen. Konponketa honi esker, galdetegi bakoitzean formula bat baino gehiago batera jartzeko aukera dugu.
  • Edukiak Facebook eta Twitter sare sozialetan agertzeko aukera gehitu genuen arren, balio lehenetsizko baimen batzuk aldatu ditugu ikasadminek konfigurazio egokiak egin ahal ditzan.
  • Erreserba bat egiterakoan, erreserbaren e-maila bidaltzean ordua gaizki agertzen zen, baino orain, konponketa honi esker ongi agertzen da.
  • Ikudeako egitura akademikoa inportatuta ere, buletinak rol bati baino gehigao bidaltzeko aukera gehitu da. Egitura akademikoa ekarri gabe ongi egiten zuen arren, egitura akademiko osoa inportatzerakoan zeuden arazoak konpondu dira.

Etiketak: