Buletin harpidetzak erabiltzailerik sortu gabe
Ikapp-en erabiltzaile eta rol sistema bat dago sortuta. Sortzen den edukia erabiltzaile hauen rolen arabera filtratu egiten da, erabiltzaile bakoitzari ikusi dezakeena eta soilik hori erakusteko. Honekin batera rol-en arabera boletinak daude sortuta eta edukiak horrela zehazten bada sortzen den informazio berriarekin boletina bidaltzen zaio erabiltzaile bakoitzari bere rolaren arabera.
Hala ere batzuetan agian gure erabiltzaileetatik at dauden pertsonei boletin hauek ailegatzea nahi badugu, honetarako aukera ere badaukagu.
Hortarako bi bide dauzkagu, (1) webgunean publikoki harpidetzeko aukera eman edo (2) guk sartu harpidetzeko e-posta zerrenda.
1. Publikoki harpidetzeko aukera eman
Webgunean bloke bat aktibatu dezakezu erabiltzaile anonimoek (erabiltzailerik ez duten webgunearen bisitariek) eduki publikora harpidetu daitezen). Horretarako aukeratu administrazio menuko "Egitura" ataleko "Blokeak". Bloke zerrendan bilatu "Public news subscrition" blokea eta aukeratu ondoren select-ean non nahi duzun bistaratu. Bukatzeko sakatu "Gorde blokeak" botoia.
Webgunera itzultzen bagara, bloke berria ikusiko dugu. Testu eremu bat dago e-posta helbidea(k) idatzeko eta harpidetzeko botoi bat.
2. Administradore bezala besteon e-posta zerrenda buletin batean harpidetu
Administrazio menuko "Jendea" ataleko "Boletin harpidetzak" fitxa aukeratu. Bertan boletin ezberdinetara harpidetutako erabiltzaile zerrenda azalduko zaigu. Goikaldean "+ Harpidetza masiboa" ("+ Mass subscribe") sakatu. Formulario bat erakutsiko, E-posta helbideak atalean idatzi komaz banatuta harpidetu nahi den e-posta zerrenda, Harpidetu atalean aukeratu zein boletin (rol)-etara harpidetuko diren, eta bukatzeko sakatu "Harpidetu" botoia.
Boletinetara harpidetutako jende zerrendara itzuliko gara, eta bertan gehitu berri diren e-posta helbideak ikusiko dira.