Nodoak gure facebook kontuan argitaratu
Gure webgunearekin erlazioa duen facebook konturik badugu, interesgarria izan daiteke eduki berri bat gehitzen dugun bakoitzean (artikulu, orri, bilduma, etab.), gure facebook kontuan mezu berri bat idaztea webguneko sarrera berria estekatuz. Ikapp-ek hau egiteko bidea eskaintzen dizu, baina horretarako bai facebook kontua bai Ikapp bera konfiguratu eta lotu beharko dituzue ondorengo pausuak jarraituz:
Facebook:
Facebooken pausu ezberdinak eman behar dira; (1) lehenik facebook aplikazio bat sortu behar dugu eta (2) ondoren atzipen gako bat sortu behar da ikapp eta facebook lotzeko.
1. Facebook aplikazioa sortu
Facebook aplikazio bat sortzeko lehen pausua https://developers.facebook.com/apps helbidean sartzea da eta bertan postak idatzi nahi diren facebook kontuarekin identifikatu (facebook konturik ez bagenu berria sortu beharko dugu). Aplikazioa sortu ahal izateko "garatzaile baimenak" izan behar dituzu, horretarako sakatu "Register now" goian eskubialdean dagoen botoi berdea (lehendik garatzailea bazara ez duzu hau egin beharko). Zenbait datu eskatuko dizkizu garatzaile baimena eman arte.
Aplikazio berri bat sortu behar dugu:
- Erregistratu berriak bagara, "Crear un nuevo identificador de la aplicación" proposatuko du, horixe egin.
- Lehendik erregistratuta baginen, 'Aplikazio berria sortu' botoia klikatu.
- Eskatuko duen Captcha sartu.
2. Atzipen gakoa lortu
Berriro ere https://developers.facebook.com/ orrian sartu (beharko balitz logeatuz) eta 'Herramientas y ayuda' botoian klikatu. Bertan "Graph API Explorer! lotura jarraitu.
Pantaila horretan "Apliación" eremuan lehendik sortu duguna aukeratu, gure kasuan "ikapp_lotura"
Gure aplikazioa aukeratu ondoren, erabiltzailearentzako identifikadore bat lortuko dugu, "Obtener" ageri den eremua zabaldu eta 'Obtener identificador de acceso de usuario' aukeratu.
Atzipen gakoa erabiliko duen erabiltzaielak sortu dugun aplikaziaren bidez zein ekintza egiteko baimena izango dituen konfiguratuko dugu. Gure kasuan hauek izango dira: 'publish_actions', 'manage_pages' eta 'publish_pages'.
Honen ondoren hainbat leihotan eskatu ditugun baimen horiek benetan ematen ote ditugun galdetuko digu eta denetan "Onartu".
Lehenago hutsa zegoen eremu luzea letra eta zenbakiz beteriko testu luze batekin bete dela ikusiko dugu. Hurbil gaude, baino oraindik ez dugu lortu. Testu luze horrek iraungitze data motz-motza du, ordu pare batekoa. Iraungitze luzeagoa duen bat lortuko dugu ondoren (60 bat egunekoa).
Horretarako, eremu horren ezkerreko aldean dagoen "i" urdina klikatu eta zabalduko den leihoan "Abrir en la herramienta de identificadores de acceso" klikatu.
Eramango gaituen leihoaren beheko aldean dagoen "Extend Access Token" botoi urdina klikatu. Agian berriro pasahitza eskatuko digu, hala bada, sartu. Botoiaren beheko aldean token berri bat agertuko zaigu (eta bere iraungitze data). Token hori kopiatu
Ikapp:
Gure webgunera itzuli eta administrari bezala identifikatuta egonda, "Egitura" menura joan eta "Facebook Apps" barruko "Stream Posts" aukeratu, orri honetan gure webgunetik Facebooken post-ak idazteko baimena eman behar diogu.
Formulario bat azalduko da eta bertan aurreko pausuetan lortu dugun "Access Token" gakoa sartu behar dugu Itsatsi atzipen tokena" jartzen duen tokian eta "Gorde konfigurazioa" botoia sakatu.
Honekin konfigurazio orokorrarekin bukatu dugu. Ondoren facebook bidez partekatu nahi duzun eduki mota bakoitza konfiguratu beharko dugu.
Guk adibidez artikuluekin egingo dugu. "Egitura" menuan "Eduki motak" zabaldu eta "Article" aukeratu. Artikulu datu mota konfiguratzeko pantaila azalduko zaigu, beheko aldean "Facebook Posts" aukeratu eta bertan dauden aukerak bete beharko dituzu:
- "Baimendu Facebook-eko mezuak eduki mota honetatik" (edo "Enable Post to Facebook for this content type") aukeratu. Honela datu mota horretako eduki bat sortzean facebook kontuan mezu bat sortzeko aukera izanen dugu.
- "Post to wall" eremuan ze facebook kontutan idatziko den aukeratuko da (kontu bat baina gehiago lotuta egongo balira)
- "Gorde eduki mota"
Nahi adina eduki motetan errepikatu dezakegu azken pausu hau. Honekin konfigurazioarekin bukatu dugu. Hemendik aurrera, horretarako konfiguratutako nodo motetako nodo berri bat sortzean facebook kontuan mezu automatiko bat sortzeko aukera izanen dugu.