Etiketa lainoa (tagadelic)

Gida honen bidez webguneko atarian etiketa-laino bat gehitzen ikasiko dugu. Honen aurretik etiketa eta etiketa-laino terminoak laburki azalduko dira.

 

Etiketak:

Webguneko zenbait eduki sortzen ditugunean (artikulu, orri estatiko, etab.), etiketak gehitzeko aukera daukagu. Etiketak hitz solteak dira, edukiaren gaiarekin zerikusia dutenak. Hauen bidez, webgunearen erabiltzaileari bere interesari egokitutako edukirako bidea errazten zaio. Webgunean bilaketak egitean etiketa hauen araberako emaitzak erakutsiko zaizkio. Etiketa berdina eduki ezberdinetan erabili daiteke, horrela eduki hauek gai horren arabera lotuta gelditzen direlarik.

 

Etiketa-lainoa:

Etiketa guztiak ikusteko moduetako bat etiketa-lainoa da. Etiketa-lainoa etiketa ezberdinak erakusten dituen blokea da. 

Etiketa bakoitzaren tamaina berarekin lotutako nodo kopuruak ezartzen du. Zenbat eta etiketa handiagoa izan, orduan eta nodo gehiago izango ditu lotuta.

Etiketa lainoa gehitzen

Etiketa blokea webgunearen orri nagusian erakusteko, administrazioko menu nagusiko "Egitura" ataleko "Blokeak" aukeratu. Bertan "Tagadelic Tag cloud" blokea nahi duzun eremuan gehitu eta gorde botoia sakatu. Orri nagusira itzultzean Etiketa-lainoa aukeratutako lekuan erakutsiko da.

Etiketak: